Bitxikeriak -

Argentina

Sakelako telefonoez argiztatu dute erditze bat

Ekaitz batek hornikuntza elektrikorik gabe utzi du Kordobako Jaioberrientzako Ospitalea erditze baten erdian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinan, Kordobako Jaioberrientzako Ospitalean, emakume gazte baten erditzea telefono mugikorrekin argiztatu dute ospitaleko mediku eta erizainek, jaioberriaren aitaren laguntzaz. Ekaitz batek eragin du itzalaldia.

Telefonoen argiztapen urriarekin, Fernanda Soriak umea izan du. Faustok, Soriaren lehenengo semeak, hiru kilo inguru pisatu ditu eta, aitak, Ignacio Nardinik, azaldu duenez,&' || 'nbsp; "osasuntsu" dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea