Bitxikeriak -

Britaniar lehen ministro ohia

Blairrek 220.000 euro irabaziko ditu dirua irabazten erakusteagatik

Datorren hilabetean, apirilean, bi hitzaldi emango ditu, Singapurren eta Kuala Lumpurren. Hitzaldira joan nahi duen bakoitzak 5.500 euro ordaindu beharko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiak 220.000 euro jaso ditzake datorren apirilean, bi hitzalditan parte hartzeagatik. Mintzaldi bat Singapurren izango da eta bestea Kuala Lumpurren. Bertan, Toni Blairrek azalduko du nola lor daitekeen arrakasta bizitzan eta nola irabaz daitekeen diru asko.

Jardunaldietara joan eta lehen ministro ohiarekin argazki bat egin nahi duen bakoitzak 5.500 euro ordaindu beharko ditu.

Blairrek beste bi aditurekin batera hartuko du parte hitzaldietan. Nola sakelaratu diru gehiago: zure ezagutzak diru bihurtu, liburuaren idazlearekin eta lau minututan 45.000 euro irabazteko gakoa azalduko duen finantzari batekin batera.

The Independent on Sundey egunkari britainiarrak esan duenez, Toni Blair "dirua irabazten dakien pertsona horietarikoa da". Egunkariak kalkulatzen du Blairrek 22 milioi euro irabazi dituela Down Street-eko 10. zenbakia utzi zuenetik gaur egun arte, bere liburu autobiografikotik, My Journey (Nire Bidaia), eskuratutako 5 milioi euro barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea