Bitxikeriak -
Krisia eta Aste Santua
Bere gauzak Interneten saltzen ditu oporretan joan ahal izateko
Gaztearen ustez, dena saltzea lortzen baldin badu, "mila euro lortuko ditu" gutxi gorabehera, eta diru horrekin "nahikoa du bere neska lagunarekin egun batzuk hondartzan emateko".
Erredakzioa
Madrilen bizi den gazte batek bere gauzak salduko ditu Interneten bidez Aste Santuan bere neska lagunarekin oporretan joateko dirua biltzeko xedez, krisiaren eraginez "ez duelako oporrak ordaintzeko dirurik".
Gazteak azaldu duenez, "betidanik saldu eta erosi ditu gauzak Interneten bidez", horregatik, dirurik ez zuela ikustean Sarean aurkitu zuen ditu iturria, hondartzara joateko dirua irabazteko.
"Oporretan joan nahi nintzen baina dirurik ez nuela ikustean gauza batzuk aukeratu eta salmentan jartzea erabaki nuen", azaldu du.
Argazki kamara bat, Gordillok oparitu zion Espainiako selekzioko txamarra bat, bideo kamara bat, lanpara bat, koadro bat, bideojoko bat eta ordenagailu eramangarri bat dago, besteak beste, saltzen dituen gauzen artean.
Gaztearen ustez, dena saltzea lortzen baldin badu, "mila euro lortuko ditu" gutxi gorabehera, eta diru horrekin "nahikoa du bere neska lagunarekin egun batzuk hondartzan emateko".