Bitxikeriak -
Asfixiatu eta hil
118.000 euro, 65.000 uso hiltzearen truke
Bartzelonak lehiaketa publikoa iragarri du hirian bizi diren usoen % 25a hiltzeko. Udalak adierazi duenez, hegaztiekin akabatzea hartzen diren beste neurri batzuk baino "eraginkorragoa da".
Erredakzioa
Bartzelonako Udalak lehiaketa publikora atera du 118.000 euroko kontratu bat. Bertan, hirian bizi diren 64.700 uso (% 25a) hil behar direla zehazten da.
Bartzelonako Osasun Agentzia Publikoaren (ASPB) esanetan, hautatuko duten enpresak usoak harrapatu eta ito beharko ditu. Halaber, enpresek "min gabeko" metodoen eta ingurugiroan kalterik sortuko ez dituzten metodoen erabilera ere bermatu beharko dute.
ASPBak azaldu duenez, usoen populazioa hazten joan da eta hegaztien akabatzea "eraginkorragoa da" beste neurri batzuk baino. Agentziak gaineratu duenez, izurritea kontrolatzeko gizartearen kontzientziazioa eta usoei janaririk ez ematea ere ezinbestekoak dira.
Edozein kasutan, ez dago aurreikusita Plaza Catalunyan usoak elikatzea debekatzea. Plaza honetan, Bartzelonako erdialdean, udalak pentsua saltzea baimenduta dago eta usoei janaria ematen dioten pertsonak ikustea normala izaten da.