Bitxikeriak -
'Tactile Minds'
Itsuentzako pornografia liburu bat argitaratu dute
'Tactile Minds' Kanadako argazkilari batek egin du. Liburuan erliebedun biluziak agertzen dira, eta itsuentzako deskribapenak braillen.
Erredakzioa
Erliebedun biluziak dituen liburu bat argitaratu dute. ''Tactile Minds'' Lisa Murphy Kanadako argazkilariak egin du eta itsuentzako deskribapenak erantsi ditu argitalpenean, The Daily Telegraph Britainia Handiko egunkariak gaur jakitera eman duenez.
Liburua 170 euroko salneurrian eros daiteke eta eskuz egindako erliebedun 17 irudi erakusten ditu. Liburuan adibidez, "diskotekako jarreran" den emakume biluzi bat ikus daiteke, "bular perfektu batzuk" eta gizonezko bat "amodioaren robot" gisa.
Kanadako Itsuen Institutu Nazionaleko ziurtagiri bat du argazkilariak eta ikusmen arazoak zituzten umeentzat animalien ukipen-irudiak egiten ikasi zuen.
"Merkatuan zen hutsune" bat bete baino ez duela egin azaldu du Murphyk, izan ere, "ikusmen arazoak dituzten adinekoentzako biluzien libururik ez zegoen".
"Produktu puskatzaile bat da. Playboy aldizkariak 1970etik 1985era braille testuko edizio bat izan zuen, baina ez zuen irudirik uztartzen", adierazi du Murphyk. Argazkilariaren hitzetan, "itsuak sexu irudiez betetako gizarte batean baztertuak izan dira".
Erliebeak brailleko deskribapenak uztartzen dituzte, irudietako protagonistek daramatzaten arropak azaltzeko.