Bitxikeriak -

Adreilu ekologikoak

Birziklatutako botilekin egin dute eraikin bat Twaiwanen

1,5 milioi botila erabili dituzte eraikina sortzeko. Proiektuak 4,22 milioi dolar balioko ditu eta Taipei herriari emango diote Flora 2010 erakusketan erabiltzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurugiroarekin kezkatuta dagoen Twaineko arkitektu talde batek, Far Eastern enpresaren laguntzarekin, 1,5 milioi plastikozko botila erabili ditu mundu osoan bakarra den eraikin bat egiteko.

"Eraikina tifoiei eta lurrikarei aurre egiteko diseinatuta dago eta 130 metroko luzera, 40 metroko zabalera eta 26 metroko altuera du", esan du Arthur Huang lana egiten ari den enpresa eraikitzailearen zuzendariak.

Eraikinak Ecoark izena du eta 4,22 milioi dolarreko balioa du. Anfiteatro bat, museo bat eta euriari eta aire egokituaren sistemari esker sortzen den ur kortin bat izango ditu eraikuntzak.

Paretak zeharrargiak dira eta argia sartzea uzten dute. Horren ondorioz, energia aurreztea lortuko dute. Gainera, plastikozko blokeekin eta altzairuarekin egindako eraikin hau oso gogorra da.

Miniwitz eta Far Eastern enpresk Taipei herriari emango diote eraikina datorren Flora 2010 erakusketan erabili dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea