Bitxikeriak -

Mexiko Berria

Katu bat jabearekin hegazkinez bueltatu da, 8 hilabeteren ostean

Katua Chicagon aurkitu dute, bere etxetik ia 2.100 kilometrora eta Mexiko Berrira bueltatu ahal izan du gizon baten laguntzari esker, doako hegaldi batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katua Chicagon topatu dute, bere etxetik ia 2.100 kilometrora, zortzi hilabetez desagertuta egon ondoren. Mexiko Berrira bueltatu egin da American Airlines konpainiak oparitako hegaldi batean.

Dirudienez, katua, "Charles" izenekoa, jabea hiritik kanpo lanean zegoen bitartean desagertu egin zen eta zortzi hilabete ondoren Chicagon topatu dute. Bertan, animalia-aterpe batera eraman dute.

Behin aterpean, hango langileek "Charles"en jabea aurkitu ahal izan dute katuak sorbaldan zeraman mikroprozesagailu bati esker. Mikroprozesagailu horretan katuaren jatorria zehazteko datuak biltzen dira.

Kasualitatez, Mexiko Berriko gizon batek, katu baten jabea ere, Chicagoko hirian zegoen eta katua etxera bueltan eramateko eskaini du bere burua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea