Bitxikeriak -
Bideo adierazgarria
Ricky Martinek bere arima eta gorputza biluztu ditu
Abeslariak bideo berri bat aurkeztu du. Irudietan Martinen azalean hainbat esaldi azaltzen dira. Mezua, gainera, azken asteetan artistak bizi duenaren isla da: "Bizitza pixkanaka jaiotzea da".
Erredakzioa
Duela aste batzuk, Ricky Martinek bere homosexualitatea publikoki onartu zuen. Orain, Puerto Ricoko artistak 2 minutuko bideo berri bat aurkeztu du. Irudietan, Martin biluzik azaltzen da eta hainbat hitz eta esaldi adierazgarri bere gorputzean azaltzen doaz. Azken asteetan abeslariak artista eta pertsona bezala bizi duen birsortzearen isla da proiektu berri hau.
"Nire azalak hitz egiten du" ("Mi piel habla") izena du bideoak eta, ekimen honetarako, Martinek biluzik jartzea eta bere azalak hitz egitea erabaki du. Irudietan, hitzak (tatuajeak izango balira bezala) artistaren gorputzetik irristatzen dira eta "onartu", "zure burua ezagutu",&' || 'nbsp; "zure buruaren jabe izan" edo "zure bizitza aldatu" bezalako esaldiak irakurri daitezke, besteak beste.
Bideoa beste esaldi hunkigarri batekin amaitzen da: "bizitza pixkanaka jaiotzea da".
&' || 'nbsp;