Bitxikeriak -
"Adeitasun falta" zehazpena
Zazpi polizia atxilotu dituzte bideo koreografikoak aireratzeagatik
Adeitasun falta egotzita zigortu dituzte Argentinako zazpi polizia, Youtube-n, laneko orduetan dantzan aritzegatik, dantzak grabatu eta bideoak publikatzeagatik.
Erredakzioa
Argentinako Cordoba herrialdeko Poliziak zazpi polizia zigortu ditu adeitasun falta dela eta, lanean zeuden bitartean euren buruak dantzan filmatzeagatik eta jarraian, Interneteko Youtube web orrialdean eskegitzeagatik, segurtasun indarren iturriek adierazi dutenez.
Cordobako autopista bateko trafikoa zaintzeko ardura zuten atxilotutakoek eta, ezarritako zigorren ondorioz, ogibidearen lantokia aldatuko diete eta ezin izango dute aparteko ordurik egin.
Grabazioetako batetan zazpi poliziak dantza koreografikoa egiten agertzen dira, autopistako zubi baten azpian. Bideoa gutxienez 29.500 erabiltzailek ikusi dute. Bigarren filmaketan, polizia bat dantzan ageri da errepideko bidarri batean "dantza zaitez zu ere erritmo berean" lelopean.
Poliziek telefono mugikorrekin egin zituzten grabaketak eta beren jokabideak "instituzioko adeitasuna" estutzen duelako zigortu dituzte, Daniel Rivello Cordobako Poliziako Erlazio Instituzionalen arduradunak adierazi duenez.