Bitxikeriak -
AEBetan
ETA azentu latinoarekin
McGyverrek duela zenbait urte egin zuen bezala, Chuck telesailaren azken atalean protagonistak azentu latinoa duen ETAko kide batekin eta txapela janzten duten beste batzuekin borroka egiten du.
Erredakzioa
Duela 20 urte McGyverrek bonba atomiko bat eskuratu nahi zuten ETAko kide batzuen aurka borrokatu zuen. Orain, AEBetako NBC kateak emititzen duen Chuck telesaileko azken atalean, "Chuck vs. Honeymooners" izenekoan, ETAri buruzko ikuspegi propioa eman dute gidoilariek.
Horrela, atal horretan Chuck Bartowski protagonista eta Sarah bere lankidea tren batean bidaiatzen ari dira , Frantzian. CIAko agenteek ETAko kidean izan daitekeen susmagarri bat ikusiko dute. Bitxiena pertsonaiaren izena Juan Diego Arnaldo dela eta azentu latino "bikaina" duela da.
Hala ere, atal horretan ere ETAri beste behin egiten diote erreferentzia. Protagonistak gaizkileen ezkutalekua topatuko dute eta indarra erabiliz bertara sartzean Juan Diego Arnaldorekin eta txapela "bekokietaraino sartuta duten" beste bi pertsonaiekin topatuko dira.