Bitxikeriak -
Sidney
16 urteko gazte batek munduari bira eman dio belaontzi batean
Zazpi hilabete itsasoan eman ostean eta 42.000 kilometroko bidaia bukatzean munduari bira eman dion pertsonarik gazteena bilakatu da.
Erredakzioa
Jessica Watson australiar nerabeak gaur bukatu du belaontzi batean munduari buelta eman dion bidaia. Belako milaka zale eta ikusle hurbildu dira Sidneyko Opera Etxea kaira.
Hamar metroko luzera duen belaontzi batean 210 egun itsasotik zehar nabigatzen eman ostean Waltson gaztea munduari bira eman dion pertsonarik gazteena bihurtu da, itsaso zabalean 7 hilabete egin ondoren, 42.000 kilometroko bidaian.
Hedabide australiarrek zuzenean eman dute gaztearen helduera bertaratutako beste hainbat ikusleren presentzian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea