Bitxikeriak -
Argentinan
Hilen artetik berpiztuta, hiru egun gorputegian izan ostean
Epilepsia duen argentinar batek kalean konortea galdu zuen eta medikuek hiltzat jo zuten.
Erredakzioa
Epilepsia duen 67 urteko argentinar bat hilen artetik berpiztu zen gorputegian hiru egun izan ostean; gizonak kalean konortea galdu zuen eta medikuek hiltzat jo zuten bere gaixotasunaren aurrekariak ikusita.
Orain dela egun batzuk gizonak zorabioa izan zuen kalean, konortea galdu eta anbulantzia batek zaindu zuen.
Paramedikuek hiltzat jo zuten azterketa medikoa egin ostean eta gorputegi judizialera eraman zuten; bertan, 72 ordu eman zituen Poliziak senideren bat bilatzen zuen bitartean.
"Esnatu nintzenean, ez nekien non nengoen. Hiltzat jo ninduten", adierazi zuen gizonak.
Konortea berreskuratu zuenean ospitalera joan zen bere botiken bila eta bere istorioa azaldu zuen.