Bitxikeriak -

Italia

Loro batek laguntza eskatu eta bere bila joan dira suhiltzaileak

Enrico loroak laguntza oihuak bota ditu kable batekin hankak lotu eta gero. Behin salbu egon denean "ciao, ciao" esan die suhiltzaile eta sorosleei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrico deituriko loro bat, tabernara zihoala kable batekin lotu eta gero, laguntza eske hasi eta inguruko auzokideek, estualdiren batean zegoen pertsona bat zelakoan, suhiltzaileei deitu diete. Handik gutxira larrialdi zerbitzuek erreskatatu dute, Italiako hainbat hedabidek zabaldu duenez.

Enricoren abentura atzo, ostirala, hasi zen, Spadola herrian, Vibonesiko (Calabria) Mendizerran; bertako biztanleek estualdian zegoen papagaioa lagundu behar izan baitzuten.

Enrico -auzokideek diotenez- bakarrik irten zen etxetik tabernara egiten duen ohiko bisita egitera; normalean han bezeroekin solasean egon eta gero jabearen etxera itzultzen baita.

Hala ere, oraingo honetan hanka batean katea bat zeramala ahaztu zuen eta argindarraren kable batekin oztopo egin zuen. Hori dela eta, Enrico oihuka hasi zen "laguntza" eskatuz eta, hain ondo egiten zuenez, auzokideek pertsona bat zela pentsatuta suhiltzaileei deitu zieten eta, haiek, berehala agertu ziren bertan.

Handik gutxira, arriskuan zegoena Enrico zela eta, San Bruno Serrako suhiltzaileek egindako lanari esker, salbu zegoela jakin zuten. Behin arriskutik kanpo egon zenean "ciao, ciao" esan zien loroak suhiltzaile eta sorosleei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea