Bitxikeriak -
Tamaina kontua
Sarkozyk ez du bizkartzain alturik nahi
Le Parisien egunkariak argitaratu duenez, Frantziako presidenteak ez du altuera handiko bizkartzain gehiago kontratatu nahi.
Erredakzioa
Bere altuera txikiak&' || 'nbsp; Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea atsekabetzen du. Izan ere, 1,65 metroko (komunikabide batzuek 1,64 dela diote) altuerak autoestimua mintzen dio eta "tamaina handiko" "supergizon" gehiagorik ez duela nahi adierazi du. Hori da gaur Le Parisien egunkariak argitaratu duena.
Baina Sarkozyk beste arazo bat du. Izan ere, Carla Bruni bere emazteak 10 zentimetro gehiago neurtzen ditu eta, horregatik, presidenteak 6 zentimetroko takoiak erabiltzen dituen arren, modeloak takoirik gabeko zapatak janzten ditu eta belaunak zertxobait tolesten ditu bere senarraren ondoan dagoenean.
Hala ere, ez da Sarkozyk horrelako neurri bat proposatzen duen lehen aldia. Joan den irailean, adibidez, fabrika batean hitzaldi bat eskaini zuenean ere, zertxobait hazi zen, izan ere, inguruan zituenak enpresako langilerik baxuenak ziren.