Bitxikeriak -
Errolda egitean
157 urte dituen emakumea aurkitu dute Sumatrako irlan
Izan ere, bulegoko langileen ustez baliteke Turinah 1853. urtean jaio izana, emakumeak berak azaldu bezala.
Erredakzioa
Sumatrako irlako herri txiki batean 157 urte dituen emakume bat aurkitu du Indonesiako Gobernuak. Orain arte, mundu mailako pertsonarik zaharrena Jeanne Calment frantziarra izan da (1997. urtean hil zen, 122 urte zituela).
Errolda egiten ari zirela, emakumea topatu egin dutela azaldu dute Estatistika Bulegoek.
Izan ere, bulegoko langileen ustez, baliteke Turinah 1853. urtean jaio izana, (emakumeak berak maiatzean azaldu zuenez).
"Emakumearen adina frogatzeko dokumenturik ez dago, baina bere adierazpenak entzun ondoren, eta bere alabak 108 urte dituela ikusi ondoren, zaila da gezurra dela esatea", esan du erroldako funtzionari batek.
Turinah bere betiko etxean bizi da, eta bere bizitza osoan iltze zigarroak erre izan ditu.
"Bere adina kontutan hartuta, oroimen oso ona dauka, ondo ikusten du, eta ez dauka entzumen arazorik", azaldu dute.Indonesiako errolda bulegoak 145 urte dituen emakume bat ere topatu du.