Bitxikeriak -

Lege berria

Ingeleseko azterketa, britainiarrekin ezkontzen diren etorkinentzat

Hori da egoitza-baimena lortzeko aurretiko baldintza, orain arte, aldiz, bere ezkontzaren egiazkotasuna eta herrialdean bizitzeko gaitasun kaudimena egiaztatu behar zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainiarrekin ezkontzen diren Europar Batasunetik kanpoko etorkinak Erresuma Batuan egoitza-baimena lortzeko, ingeleseko oinarrizko ezagutzak egiaztatu beharko dituzte.

Orain arte, bere ezkontzaren egiazkotasuna eta herrialdean bizitzeko gaitasun kaudimena egiaztatu behar zuten baimenaren eskatzaileek.

Laboristen Gobernuak 2011ko uztailetik aurrera indarrean jarriko zuen neurria udazkenera aurreratu du Koalizioko Gobernua berriak.

Theresa May Barne ministroa neurriaren alde agertu da, "inmigrazioa sustatzen lagunduko" duela esanez. Etorkinen alde lan egiten duten GKEek berriz, neurria diskriminatzailetzat jo dute.

EBetik kanpoko 59.000 pertsonei eman zitzaien iaz euren bikotekideekin Erresuma Batuan bizitzeko baimena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea