Bitxikeriak -
Hauteskunde gaua
i25eko 'meme' onenak
Andoni Ortuzarren ile luzea, EH Bilduren hautagai 'beltza' edo PSE-EEren emaitzak izan zituzten jomuga Twitterreko erabiltzaileek.
E.G | Eitb.eus
Hauteskunde gau bi daudela esan ohi da maiz: bata, ofiziala, eta, bestea, Twitterren gertatzen dena. Izan ere, iruzkin politikoaz gain, umorea eta txantxa izaten dira nagusi sare sozialean. I25ean, aurreko bozetan bezala, 'meme'ak izan dira, barra-barra. Hona onenetariko batzuk:
21:00ak zirenean ezagutu ziren lehen behin betiko emaitzak. Aurretik, urduritasuna:
Emaitza xelebrea izan lezake irudi bat beste batekin txertatzeak. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak ondo daki hori:
EH Bilduren hautagaiaren soslaia beltzean jarri zuen telebista kate batek. Twitterreko erabiltzaileek azterketa hau egin dute:
Bizkaiko azken eserlekua lehian eduki zuten EAJk eta EH Bilduk. Halaxe bizi zuten batzuek:
Elkarrekin Podemosek, Pili Zabala buru duela, 11 legebiltzarkide izango ditu. Emaitzokin bada txantxarako aukera ikusi duenik:
PSE-EEren eserleku galera ikusita, euskal musika talde bat etorri zaio burura baten bati:
Alfonso Alonso PPren lehendakarigaia ere txantxen jomuga izan zuten batzuek:
Ciudadanos alderdiak ez du ordezkaritzarik lortu. Hona horren kontura egindako brometako batzuk: