Bitxikeriak -

Bitxikeria

Kolpea bikini operazioari: 272 kilo lodi da, baina 500 nahi ditu

AEBetako ama batek munduko emakumezko lodiena izan nahi du, eta zeregin horretan dago jada.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondartza garaian bagaude ere, egon badago loditu nahi duena ere. 272 kilo lodi den emakumezko estatubatuar batek bere marka hautsi eta tona erdiko pisua lortu nahi duela jakinarazi du, hango hedabideek publikatu dutenez.

Istorio honen protagonista Donna Simpson 42 urteko emakumezkoa da. Bi seme-alaba ditu eta, nahiz eta gezurra dirudi, gorputza du ogibide. Izan ere, webgune batean egiten du lan, bere gorputza erakusten, eta hilean 3.000 eta 4.000 dolar artean (2.500-3.700 dolar) irabazten dituela ziurtatu du.

"Oso eroso nago naizenarekin. Gustuko dut bikiniak janztea eta jendaurrean egotea", adierazi du ONE News telebista-katean egindako adierazpenetan. Herrialde hartan, ''tona erdiko ama'' ezizena jarri diote jada.

Aipatu hedabideak (istorioa jaso duen lehenetakoa) gaineratu duenez, emakumezkoari "ez dio lotsa ematen ezezagunen aurrean erdi biluzik dantza egiteak".

Egunotan, Donna Simpson hainbat elkarrizketa eskaintzen ari da, bere burua promozionatu eta Guinness liburuan sartzeko helburuz.

Orain, Simpsonek Hawain ezkondu asmo du. Haren bikotekidea 68 kilokoa baino ez da, baina pozik dago neska-lagunarekin eta goritasun handia duela uste du.

''Tona erdiko ama''k ziurtatu du emakume lodiei indarra eman nahi diela, eta errefusatu egin ditu osasunari kalte egitea leporatzen dizkioten kritikak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea