Bitxikeriak -

'Play Me, I'm Yours' ekimena

Pianoak New Yorkeko kaleetan?

Hilaren 21etik, Udalak 60 piano jarriko ditu hiriko kaleetan, parkeetan eta zubietan. Helburua? Herritarrek jotzea, noiznahi, nonahi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkeko Udalak pianoak jarriko ditu hiriko kaleetan ekainaren 21etik, Michael Bloomberg alkateak iragarri duenez.

Ekimenak "Play Me, I''m Yours" du izena, eta helburua logikoa da: Herritarrek jotzea.

Hain zuzen ere, 60 piano jarriko dituzte, hiriko leku ospetsuenetan, hala nola Central Park-en, Brooklyn-eko zubian, Times Square plazan eta Manhattan eta Staten Island lotzen dituen ontzian.

Ekimen hau 2008 urtean jarri zuen martxan Londresen Luke Jerram artista britainiarrak. Harrezkero, Sidneyn, Sao Paulon, Bristolen eta beste hainbat hiritara eraman du.

Pianoa jo eta gero, herritarrek bideoak, argazkiak eta testuak igo ahal izango dituzte antolatzaileek abiatuko duten webgune batean.

Proiektua "Make Music New" jaialdiaren baitan egingo dute.

Behin amaituta, Sing for Hope elkarteak (ekimenaren sustatzailea da) New Yorkeko eskolei eta ospitaleei oparituko dizkie pianoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea