Bitxikeriak -

'Mannequin Challenge' ostean

Azken erronka biralak: 'Andy is coming' eta 'Trump is coming'

'Mannequin Challenge' ekimenaren ostean, 'Andy is coming' eta 'Trump is coming' dira boladan dauden erronka biralak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Mannequin Challenge'-ren ostean, beste bi erronka biral ari dira sare sozialetan pil-pilean: "Andy is coming Challenge" eta "Trump is Coming Challenge".

Gogora dezagun: 'Mannequin Challenge' erronkan, mugitzen ari den kamera baten aurrean izoztuta geratzea da helburu nagusia. Protagonista guztiak geldi geratu behar dira, manikien antzera. "Andy is coming Challenge" ekimenean, baina, geldi geratu beharrean, lurrean etzan behar dira bideoaren partaideak, bat-batean, Toy Story filmeko jostailuek Andy datorrenean egiten duten bezala.

Bestalde, "Trump is coming Challenge" erronka ospetsu egin da Donald Trumpek AEBko hauteskundeetan garaipena lortu eta gero. Ideia oso arraza da: korrika ihes egitea norbaitek "Trump badator!" oihukatzen duenean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Hauteskundeak AEB bideoak Eguneko albisteak Trump gaur