Jendea -

Hegoafrikako Mundiala

Rajoyk Sara Carbonero absolbitu du

PPko buruak Espainiak final-zortzirenetara iritsiko dela ziur dago eta garaipena lortzen ez balu Carbonero porrotaren arduraduna ez litzatekeela izango esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nueva Economia Foroak antolatutako gosarian, Rajoyk Munduko Txapelketari buruz eta Sara Carbonero Telecincoko kazetariak partidak Iker Casillas bere bikotekideak defendatzen duen atearen ondoan jarraitzeagatik jaso dituen kritikei buruz hitz egin du.

Alderdi Popularreko presidenteari Espainiak Frantziaren eta Italiaren pausuak jarraituko dituela eta Munduko Txapelketa uzteak psikologia nazionala kaltetuko duen uste duen galdetu diote. "Espainiak irabaziko du. Ez daukat zalantzarik", argitu du, eta jarraian "irabaziko ez balu, PPk Espainian gertatzen ari denaren ardura ez duen bezala, ez da Sara Carboneroren erruagatik izango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea