Bitxikeriak -

Buenos Aires

Argentinako enpresa batek "siestategia" ireki du estresa ordezteko

Zazpi motatako siesta txikiak eskaintzen dira usain eta argiztapen desberdinekin, erabiltzailearen izaeraren arabera, gehien bat exekutiboak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antzeko proiektuak dituzten herrialdeei jarraiki, Japonia, Erresuma Batua edo Australia esaterako, Buenos Airesen "siestategia" izeneko gunea ireki berri dute. "Siestategia" neurriko loa egiteko tokia da, "siesta egiteko" toki aproposa. Lasaitasunaren paradisu hau Buenos Aires hiriko erdigune finantzarioan dago kokatuta, zarata eta presen erdigunean, hain zuzen ere.

"Babesgune eta armoniaz betetako tokia eskaini nahi izan dugu; egun osorako energiak berreskuratzeko xedea duen tokiak" azaldu du Viviana Vega Selfishness zentroko bultzatzaile eta psikologoak.

Erabiltzaileen interesak bermatzeko, asistente batek izaera eta ohituren inguruko galdeketa bat egiten die bezeroei, Feng Shui filosofia asiarraren arabera argiztapen eta usain aproposa jartzeko asmoz. Behin logela egokia aukeratuta, 25, 35 edo 45 minutuko siestak egin ahal dira.

Siesta bukatuta erabiltzaileak tea eta lasaitzerako egokiak diren gaileta batzuk jasotzen ditu "energia berreskuratzeko eta estresa ekiditeko". Sesioak, guztira, 75 minutuko iraupena du eta 100 pisutik (20,21 bat euro) 175 pisura arteko ( 35,60 euro) balioa du, siesta bukaeran masajea jasotzearen araberako desberdintasuna da hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea