Bitxikeriak -

Anekdota

Macri: 'Euskaldun hauek zaildu egiten digute bizitza'

Argentinako presidenteak zailtasunak izan ditu euskal jatorriko "Urdinarrain" izena esateko, eta hitz hauek egin ditu, tonu dibertigarrian: “Ikastaroa egin behar da izen hau esateko”.

EITB.ES

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mauricio Macri Argentinako presidentea anekdota baten protagonista izan da asteburuan, udalerri baten izenarekin lotuta. 19. errepideko zubi bat inauguratzeko ekitaldian parte hartu du, Entre Rios probintzian, herrialdearen ipar-ekialdean, Gualeguay ibaiaren ertzean.

Inaugurazio ekitaldian egindako adierazpenetan, Macrik eskerrak eman zizkion Gustavo Bordet gobernadoreari, lan horrengatik. Anekdota Alberto Mornacco Urdinarraingo intendenteari zuzendutakoan iritsi zen, udalerriaren izena esaten saiatu zenean. Herria 1890.ean sortu zuten, eta Manuel Urdinarrain jeneralaren omenez jarri zioten izen hori, XIX. mendearen erdialdean probintzia osatzeko egin zuten konbentzioaren buru izan zelako.

Tonu dibertigarrian, Argentinako presidenteak adierazpen hau egin zuen: “Eskerrik asko, Ur-di-na-rra-ingo intendente. Ikastaro bat egin behar da izen hau esateko. Euskaldun hauek zaildu egiten digute bizitza”. Azalpenak irribarrea eragin zien bertan zeuden pertsonei.

Anekdota dibertigarriak ez zuen ekitaldia ilundu, eta ez zituen oposizioko kideen kritikak leundu; izan ere, horien ustez, Macrik ez zituen aintzat hartu, obra hori beraiek bultzatu zuten arren (egun ez daude agintean).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea