Bitxikeriak -
Hegoafrikako txapelketa
Ronaldok kamerari tu egin zion Espainiaren aurka galdu ostean
Portugaleko selekzioaren izarrak ez zuen porrota ondo onartu eta kamarari begirada desafiatzaile bat bota ondoren, munduko jokalaririk onenetako batek galtzen ikasi ez duela erakutsi zuen.
Erredakzioa
Selekzio portugaldarrak Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketako final laurdenetan sartzeko borrokatu zuen atzo Espainiaren aurka. Norgehiagoka tentsioz josia egon zen eta, azkenean, Villaren golak garaipena eman zion Espainiako selekzioari. Presioak eta etsipenak Cristiano Ronaldo atsekabetuta utzi zuten eta telebistako kamerarekin eta pantailaren atzean zeuden ikusleekin ordaindu zuen. Izan ere, zelaitik ateratzen ari zenean, kamerari begirada desafiatzaile bat bota eta zut egin zion.
Jokalari handiek ere horrelako jarrera desegokiak izan ditzaketela erakutsi zuen. Partidan, behin baino gehiagotan, Ronaldok bere burua lurrera bota eta minduta zegoela esan zuen. Hala eta guztiz ere, Casillasen atera iristea kostatu zitzaion eta, azkenean, CR7ren sinadura zuen golik ez zuen lortu.
Batzutan galdu eta bestetan irabazi egiten dugu, baina "garrantzitsuena partehartzea dela" ez omen du buruan Ronaldok.
Nicolas Maingot FIFAko bozeramaileak, bestalde, "gertakariari buruzko informaziorik ez" dutela esan du.