Bitxikeriak -
Bideoa YouTuben
Soldadu israeldarrek Kesharen musika dantzatzen patruilatzen dute
Ejertzitoko buruek gertakarian nahastutako soldaduak zigortu ditzakete. Agintari palestinarrek, berriz, eguneko unerik sakratuenetako bati iseka egin dietela uste dute.
Erredakzioa
Cisjordaniako eskualde palestinarrean dagoen Hebron hirian patruilatzea dibertigarria omen da soldadu israeldarrentzat. YouTuben jarritako bideo batean Israeleko ejertzitoaren Nahal brigadako sei soldadu azaltzen dira. Une horretan, meskitatik errezatzeko deia bat-batean moztu egiten da eta soldaduak Kesharen "Tik Tok" abestiarekin dantzan hasten dira.
Militarren birak eta artaziak Israelen oso ezagunak egin dira. Agintari palestinarrek, berriz, gogor kritikatu dituzte, izan ere, eguneko unerik sakratuenetako bati iseka egin diotela uste dute.
Hasiera batean, bideoa YouTubetik kendu zuten, baina berriz ere eskegi zuten. Internauta baten trikimailua izan dela esan dute gertaeran nahasitakoek eta euren agintariei gertatutakoaren berri eman dietela azpimarratu dute. Hala ere, dantzak irauten dituen minutu gutxi horiek ikertzen ari da ejertzitoa eta nahastutako sei soldaduak zigortu litzake.
Ez da YouTuben ezaugarri hauetako irudiak azaltzen diren lehen aldia. Aurretik, Lady Gaga eta Beyonceren "Telephone" eta Kesharen "Bla Blah blah blah" dantzatzen zituzten soldadu estatubatuarren bideoak ere ikusi izan baititugu.