Bitxikeriak -
Finala, igandean
Espainiak Mundiala irabaziko du, Paul olagarroaren ustez
Gainera, Alemania hirugarren geratuko omen da, Uruguai menderatuko baitu.
A.I.
Ez du inolako zalantzarik izan. Zuzenean joan da Espainiaren kutxaren bila. Paul olagarroaren arabera, Vicente del Bosqueren taldeak irabaziko du munduko futbol txapelketa. Cristiano Ronaldo baino famatuagoa egin da egunotan Oberhausengo Sea Life acuariumean bizi den Britainia Handiko hamarratza.
Espainia eta Holandaren kutxak jarri dizkiote aurrean eta, segundu gutxitan, argi izan du nor irtengo den garaile igandeko partidan. Espainia aukeratu du olagarroak. Holandak jai dauka, antza.
Aurretik, Alemania eta Uruguairen arteko partidaren emaitzagatik "galdetu" diote zefalopodoari, eta Europako taldearen alde egin du. Hasiera batean uruguaiarren kutxa hartu du baina azkenean alemainiarrengana jo du. Larunbat honetan jakingo dugu iragarle ona den.
Alemaniaren partiden emaitza guztiak asmatu ditu Paulek. Dena dela, Eurokopako finalean hanka sartu zuen (zortzi ditu eta ez da harritzekoa) eta Alemaniak galdu egin zuen, Espainiaren zorionerako.