Bitxikeriak -
Ekimen solidarioa
Enkantean jarri dute 'El Duque', Interneten
Socialbird.org Interneteko enkanteen portalak jarri du martxan ekimena eta "Se vende un famoso" izena du.
Erredakzioa
Miguel Angel Silvestre "El Duque" bezala ezagutzen dugun aktoreak bere burua helburu solidario batengatik salgai jarri du YouTuben. Socialbird.org enkanteen Interneteko portalak antolatu du "Se vende un famoso" izeneko kanpaina eta kultura eta kirol arloetako hainbat pertsonaia ospetsuk parte hartu dute. Aktore eta kirolariek euren esperientziak kontatzearen truke ogi zati bat, bizitzek leku duin bat edota esperantza eskatzen dute, besteak beste.
Miguel Angel Silvestrerekin hitzordua, Blanca Fernandezekin eskiatzera joatea edo Fernando Colomorekin klase pribatua izatea da lortu daitezkeen sarietako batzuk. Helburua, jasotako etekinak Ayuda contra el hambre, Fundacion RECAL eta Fundación PRASAD GKEei ematea da.
Pignoise taldeak, La Union taldeko Rafa Sanchezek, Alex Ubagok, Nacho Canok, Feernando Romayk, Alvaro Bautistak, El Canto del Locoko David Oterok, Cecilia Freire aktoreak eta Estibaliz Gabilondodok ere parte hartuko dute.
Datozen enkanteetan Santiago Segura, Antonio Resines, Jaime Chavarri, Tony Aguilar, Mago de Oz edo Jesus Olmedo izango dira, besteak beste.