Bitxikeriak -

Sinestezina

Errusiako Poliziak asto batek paraxutean egindako hegaldia ikertuko du

Eskualdeko Barne sailak adierazi duenez, "animalia hondartza gainetik hegan aritu zen bisitarien atentzio emateko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia errusiarrak animali bati tratu krudela ematea bezala ikertuko dute asto batek hondartza baten gainetik paraxutean aritu izana. Ekimena Errusia hegoaldean dagoen Krasnodar Lurraldeko Temriuk barrutiko enpresaburu batzuek antolatu dute. Horrela adierazi dio RIA Novosti agentziari Barne saileko bozeramaile batek.

"Astoa, paraxutean zintzilik, hondartza gainetik hegan aritu zen bisitarien arreta lortzeko. Animaliak, etsita, etengabe arrantza egiten zuen eta, ondorioz, ume askok negarrez amaitu zuten", esan du bozeramaileak.

Gertakaria joan den ostegunena izan zen, Golubitskaya herrian, eta udatiarren artean eskandalua sortu du.&' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea