Bitxikeriak -
Lanera itzuli baino lehen
Cristiano Ronaldok oporretako argazkiak erakutsi ditu Twitterren
Real Madrileko futbolaria eta Irina Dhayk haren neska-laguna Algarvera joan dira oporretako azken egunak disfrutatzeko.
Erredakzioa
Cristiano Ronaldok bere oporraldiari buruz hitz egin du Twitter sare sozialean. Futbolariaren jarraitzaileek Ronaldo bainujantzian ikusteko aukera dute orain.
New Yorken egun batzuk izan ostean, futbolari portugaldarrak eta Irina Dhayk bere nesk-lagunak azken opor egunetan Algarvera joatea erabaki dute. Belztuta eta erlaxatuta, Ronaldok Real Madrilekin denboraldi berri bat hasteko prest dagoela esan du. "Laster itzuliko naiz lanera. Baina nire oporraldiko argazki hauek erakustea erabaki nuen", esan du sare sozialean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea