Bitxikeriak -

Malagan

Michelle Obamak hotel bateko 40 logela ditu erreserbatuta

Dirudienez, abuztuaren 4tik 8ra bidaiatuko dute Estatu Batuetako presidentearen emaztea, alaba bat eta lagun batzuk, eta Villa Padierna hotelean egongo dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelle Obamak, Estatu Batuetako presidentearen emazteak, Villa Padierna hotelaren (Benahavi eta Marbella udalerrien artean kokatuta dago) 40 logela erreserbatu ditu, establezimenduaren zuzendariaren, Ricardo Arranzen, esanetan. Baieztapen finala falta da, baina dirudienez, abuztuaren 4tik 8ra bidaiatuko dute Estatu Batuetako presidentearen emaztea, alaba bat eta lagun batzuk.

Arranzen arabera, "munduko familia inportanteenetariko bat da eta laguntza handia suposatuko luke Costa del Sol eta Marbellarentzat".

Hotel hau, Condé Nast Traveller aldizkariaren ''Gold List 2010'' zerrendan dago eta ''World Travel Award''-ek resort hoberena eta 2010eko Espainiako golf resort hoberena bezala proposatu du. Garrantzi handikoa da ere hoteleko jatetxea, La Veranda. Maiatzean, Victor Taborda chefak, Malagako Akademia Gastronomikoak ematen duen Jose Melia Sinisterra saria jaso zuen.

Albiste honetaz jakin zutenean, ''Ni? andaluziar produktua'' elkarteak Erkidegoaren zortzi probintzietako produktu andaluziarrak familiari bidaltzea erabaki zuen, eta produktuak ailegatzen direla ziurtatzeko Madrileko Estatu Batuetako Enbaxadarekin kontaktuan jarri ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea