Jendea -
Tendentzia sortzailea
Sara Carboneroren makillajea, YouTuben, Isasaweisen eskutik
Isasaweis Interneteko makillajearen guruak Carboneroren itsura izateko makillatzeko trikimailuak erakutsi ditu.
A.A.
Sara Carboneroren begien kolorea ezin dugu imitatu, hori jaiotzean izaten den zortearen araberakoa da. Hala ere, makillatzeko edo janzteko duen modua jarraitu dezakegu. Hori erakusten saiatu da Isasaweis makillajearen gurua Youtuben jarri duen bideo batean. Hegoafrikako Munduko Txapelketatik komunikabide guztietan azaldu da Carbonero. Azken astean, hain zuzen ere, udako irudia eskaini du kazetari gazteak: Sara Carbonero, bainujantziarekin!
Kazetariari buruzko albisteak Interneten pilatzen dira. Zapatak, soinekoak, eguzkitako betaurrekoak, eskumuturrekoak... Sara Carbonerok janzten dituen arropek ikusmin handia eragiten dute. The Sun egunkariak, adibidez, Carbonerok Iker Casillas haren mutil-lagunak baino ospe gehiago lortu duela adierazi du.
Bikoteak "Carbonillas" ezizena jaso du orain (Brad Pittek eta Angelina Joliek "Brangelinoak" izena duten bezala). Los Angelesetako hotel batetako igerilekuan harrapatu dute bikotea eta argazki horiek aldizkari askotako lehen orrialdeetara iritsi dira.
Orain, Hegoafrikako txapelketan hainbeste kritikatu duten komunikabideak, kazetariaren irudi baten bila dabiltza.
Ez dakigu Carbonerok sortu duen asaldurari buruz zein iritzi. Ziur asko oporraldiaz disfrutatzen jarraitzen duen bitartean, erronka profesional berriak izango ditu buruan. Izan ere, Casillasen neska-lagunak Mediaset Premium Silvio Berlusconiren Italiako ordainpeko LTDaren katean parte hartuko du eta Espainiako ligaren eta Mourinhoren berri emango du. Horrez gain, kazetari gazteak Los Exhibicionistas pelikulan parte hartuko du.