Bitxikeriak -

San Blasetik

Belen Esteban eta Fran Alvarez haren senarra Iruñean izan dira

Telebistako kolaboratzailea eta haren senarra hiriburuko Alde Zaharretik ibili ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telebistako kolaboratzailea, ama, emaztea eta toreatzaile baten bikotekide ohirik ezagunena, Belen Esteban, San Blas utzi eta Iruñera gerturatu zen. Noticias de Navarra eta Diario de Navarra egunkariek adierazi zutenez, Belen Esteban eta Fran Alvarez haren senarra Nafarroako hiriburuan ikusi zituzten atzo.

Belen Esteban eta haren senarra Alde Zaharreko kaleetatik ibili ziren. Telecinco telebista kateko kolaboratzailearen hile horia ikusi zutenek, noski, argazki bat atera nahi izan zuten. Horietako batzuk, egunkariaren arabera, Estebanekin hitz egitera ausartu ziren.

"Telebistan lirainagoa dirudi", baina hitz egiteko era bera du, hori adierazi zuten atzo kalera atera eta herriaren printzesarekin topatu zirenek.

Ez dakigu zein izan den irteera hau egiteko arrazoia. Agian, aste honetan bertan "Salvame" saioko aurkezlearekin izan duen eztabaidagatik utzi du Estebanek haren San Blas maitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea