Bitxikeriak -

Sare sozialak

Senarraren bigarren ezkontza, Facebooki esker jaso du

Emakume estatubatuar batek haren senarraren amorantearen izena Facebooken bilatu zuen eta senarraren eta emakume horren arteko ezkontzaren 200 argazki topatu zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Askoren amesgaiztoa da, baina Lynn Franceren kasuan benetakoa bilakatu da: estatubatuar honek haren senarra beste emakume batekin ezkondu zela jakin zuen Facebook sare sozialean topatu zituen 200 argazkiei esker.

Emakumeak haren senarrak beste emakume batekin ari zela susmatzen zuen eta horren izena Facebooken bilatzea erabaki zuen. Bertan susmatzen zuena baieztatu zuen.

Franceren senarrarekin ezkondutako emakumearen profila orain pribatua den arren, Francek topatu zuenean irekia zen eta bertan, argazki galerian, Disneylandian ospatutako ezkontzaren argazkiak topatu zituen. Irudi horietako batean, ezkonberriak Loti Ederraren eta printzearen jantziak zeramatzaten.

Adituek sare sozialek Interneten sortu duten publikoaren eta pribatuaren arteko muga desegin dutela ikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea