Bitxikeriak -

Italian

Papagai bat salatu dute, iraintzeagatik

Oporretarako alokatuta zuten txaletean sartu edo handik ateratzen ziren bakoitzean, papagaiak bati "potolo" eta besteari "terrone" esaten zien, jabeak irakatsita, euren ustez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi turista italiarrek salaketa jarri dute papagai baten kontra, oporretarako Tarquinian (Italia) alokatu zuten txaletean sartzen edo bertatik ateratzen ziren bakoitzean iraindu egiten zituelako.

Etxean sartzen eta etxetik ateratzen ziren guztietan, papagaiak Erromako turistari "potolo" esaten zion eta Napolikoari "terrone", iparraldekoek hegoaldeko italiarrak laidotzeko erabiltzen duten adjektiboa. Corriere della Sera egunkari italiarrak kaleratutakoaren arabera, papagaiak behin eta berriro iraintzen zituen biak; hori dela eta, bi italiarrek salaketa jarri zuten haren kontra Erromako polizia-etxe batean. Haien aburuz, papagaiak ez zituen bere kabuz iraintzen, txaletaren jabeak hezi zituelako baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea