Bitxikeriak -

Frikiak

Frikien Harrotasun Eguna, 'Star Wars'-en 40. urteurrenean

Ospakizuna Espainian jaio zen 2016an, baina mundu osora hedatu da sare sozialen bidez.

Star Warsen desfile bat Bilbon, iazko irailean. EFE
Star Warsen desfile bat Bilbon, iazko irailean. EFE
Star Warsen desfile bat Bilbon, iazko irailean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Star Wars” sagaren estreinaldiaren 40. urteurrena den honetan, Frikien Harrotasun Eguna ospatzen dute geek delakoek. Ospakizuna Espainian jaio zen 2016an, baina mundu osora hedatu da sare sozialen bidez.

Ospakizun “ofizialik” egiten ez den arren, ia-ia tradizio bihurtu da Madrilgo Callao plazan goizean egindako friki topaketa.

Frikien Harrotasun Eguna 2006an sortu zen, ‘Señor Bueno’ blogariak “Geek Pride Day” ekimena sustatu zuenean, liburutegietan beherapenak lortzeko xedez.

Harrezkero, frikiak euren pertsonaia faboritoen mozorroekin atera ohi dira kalera, kultura frikia zabaltzeko.

Gaur “Star Wars” sagaren estreinaldiaren urteurrena da; horregatik Frikien Harrotasun Eguna gaurkoan.

Frikiak osasuntsu helduko dira efemeride horretara, sektorea pil-pilean baitago. Super-heroiak zinema-aretoetan daude astero, Sheldon Cooperrek normaldu eta demokratizatu egin du "friki" izatea; bideo-jokoak ez dira jada umeentzako denbora-pasak; ‘Star Wars’ eta ‘Dragoi Bola’ bueltan dira eta "alderdi politikoek ere friki handiak dituzte", orgullofriki.com-ek, Frikien Harrotasun Eguna sustatu duen webguneak, txalotu duenez.

Aurten, gainera, Blade Runner filmaren bigarren zatia estreinatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur Gaurko azken orduko albistea