Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Koloreak nahasten dituen ikurrinak Mungina, Laukizen eta Basaurin

Bitxikeriak

Ikurrina okerrak

Ikurrina 'daltonikoak' Euskal Herriko kaleetan

eitb.eus

2017/06/23

Koloreak nahastuta dituzten ikurrinak agertu dira hainbat herritan eta irudiak laster zabaldu dira sare sozialetan eta WhatsApp bidez.

  • Koloreak nahastuta dituzten ikurrinak Mungian. Argazkia: eitb.eus

    Koloreak nahastuta dituzten ikurrinak Mungian. Argazkia: eitb.eus

    Koloreak nahastuta dituzten ikurrinak Mungian. Argazkia: eitb.eus
  • Whatsapp
  • Bidali

Gurutze gorridun eta fondo berdedun ikurrina 'daltonikoak' agertu dira Euskal Herriko hainbat herritan eta irudiak laster zabaldu dira sare sozialetan eta WhatsApp bidez. Antza, 'txinoak' deitutako dendatan saltzen dituzte.

Mungiako Lauaxeta hotelaren ingurua kolore ofizialak nahasten dituen ikurrinekin apaindu dute, San Pedro jaiak direla eta. Plaza horretan bertan dagoen beste establezimendu batek, berriz, ikurrina ofizialak jarri ditu eta, beraz, ezberdintasuna bertatik bertara ikusteko aukera dago. *

Basauriko 'txinoetan' ere badaude salgai aipatu ikurrinak. Horren erakusgarri da ondoko txioa:

Nolanahi ere, ez da lehenengo aldia gaizki diseinatutako ikurrinek zeresana ematen dutela. Duela bi aste ikurrina "berezi" hau jarri zuten Laukizen eta irudiak berehala zabaldu ziren sare sozialetan.

Ikurrina okerra Laukiz

(Laukizen jarritako "ikurrina". Argazkia: EiTB)

* Eguneraketa (2017/06/24): Informazio hau argitaratu ostean, Mungiako Lauaxeta hoteleko arduradunak izandako gaizki-ulertua zuzendu du, eta ikurrina okerren ordez koloreak modu egokian irudikatzen dituen beste batzuk jarri ditu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena