Bitxikeriak -
Errezeta bitxia
Garagardo frijitua, hamaiketakoa hartzeko era berria
Hiru urte ikertzen aritu ostean, pintxo berezi honen sortzaileak Big Tex Choice lehiaketara aurkeztuko du, Dallasen (AEB).
Erredakzioa
Plater bitxi honen sortzaileak hiru urte behar izan ditu errezeta perfektua lortzeko. Mark Zablek ravioli baten itxura duen masa bat sortu du, baina elikagai berezi batez bete du: garagardoz. Dallasen (AEB) antolatutako Big Tex Choice lehiaketan aurkeztuko du Zablek pintxoa.
Plater perfektua lortu arte saiakera mordoa egin behar izan du Zablek; izan ere, frijigailuan ravioli gehienak lehertu egiten ziren.
Berak asmatutako pintxoa beste inork ez aurkezteko, Zablek ezkutuan gorde du errezeta ikusgarri horren errezeta.
Gure herrietako tabernetara iritsiko balitz, krisiari aurre egiteko irtenbide bikaina izango litzateke; jatekoa eta edatekoa, prezio berean.