Bitxikeriak -
Alarma-ahotsa
'Ganba hiltzaile bat' agertu da lehen aldiz Britainia Handiko uretan
Krustazeo hauek egunero Britainia Handiko laku eta ibaietan ikus ditzakegun intsektuak arriskuan jartzen dituzte; eta desagertzen badira, bertako beste animaliek ere nabarituko dute.
Erredakzioa
Erresuma Batuko Ingurumen zerbitzuak adierazi duenez, "ganba hiltzaile" mota bat agertu da lehen aldiz Britainia Handiko uretan, eta bertako fauna mehatxa lezake.
Arrantzale batzuek Grafham Watereko urmaelean, Cambridgeshiren (Ingalaterra hego-ekialdea) ganba mota honen zenbait buru (dikerogammarus villosus generoa) aurkitu zituztenean piztu zuten alarma-ahotsa.
Krustazeo hauek Britainia Handiko laku eta ibaietako intsektuak arriskuan jartzen dituzte,&' || 'nbsp;sorgin-orratzak (zigopteroak) eta urakarrak (notonektidoak) esaterako, eta horiek desagertzeak, bertako beste animalia batzuei eragingo lieke, horiek jaten baitituzte.
Inguruneko idazkariordea, Richard Benyon, "oso kezkatuta" agertu da, "Erresuma Batuan espezie erasotzaileen kopuru oso handia aurkitu delako".
"Ingurumeneko zerbitzuek beharrezko biosegurtasun neurriak jarri dituzte martxan, eta arazoaren hedapena zein den ikertzen ari gara, bertoko fauna eta arrain gazteak arrisku potentzial honetaz babesteko", esan du Benyonek.
Harrapakin asko hiltzen dituztelako jarri diete ganbei "hiltzaile" ezizena, baina batzuk bakarrik jaten dituzte. Habitatak menderatzen dituzte, eta zenbaitetan, espezie natiboak desagerrarazten dituzte.