Bitxikeriak -

Denboraldi hasiera bikaina

Oprah Winfrey aurkezleak Australiara bidaia oparitu die bere ikusleei

Azken denboraldiko lehen saioan izan ziren 300 ikusleak aho zabalik gelditu dira aurkezle ospetsuak berria eman dienean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oprah Winfreyk Australiara eramango ditu zortzi egunetarako, gastu guzti-guztiak berak ordainduta, bere programaren 25. eta azken denboraldiko lehen saiora ikusle moduan joan ziren 300 pertsonak.

"Nora joan nahiko nukeen pentsatzen hasi nintzen. Beharbada zuek guztiak nirekin munduaren beste aldera eraman behar zintuzketet... Australiara goaz! Zu, zu eta zu Australiara zoazte!", esan die aurkezleak ikusleei.

Winfreyren lantaldeko pertsona batzuk ere Sidneyera joango dira, abenduan, bertako Opera House antzokian saioa grabatuko dutelako.

Beste programa batzuetan, Winfreyek saiora ikusle moduan joan zen pertsona bakoitzari auto bat oparitu zien eta duela gutxi O bere aldizkariko langileei Appleren iPadak eta 10.000 dolarreko txekeak oparitu dizkie.

Hasi berri duen denboraldia azkena izango den arren, Winfreyk kable bidezko telebistan estreinatuko du Oprah Winfrey Network kate berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea