Bitxikeriak -

Hollywoodeko irribarreak

Julia Robertsek dentistaren proba gaindituko al luke?

Javier Del Valle dentistak aurtengo Donostia Sariaren irribarrea aztertu du. Aktoreak zuriegiak omen ditu hortzak. Barbara Goenagarena, berriz, perfektua da medikuarentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artisten irribarreak desiragarriak izan dira beti. Hortzeria horien artean dago Julia Roberts aurtengo Zinemaldiko Donostia sariarena. Hala ere, Javier Del Valle dentistak uste du artistak hortzak zuriegiak dituela eta atzeko haginak gehiegi ikusten zaizkiola. Del Valleren iritzian, Barbara Goenaga aktore donostiarrarena da irribarre perfektua.

"Julia Robertsek urrutitik proba gaindituko luke, baina gertutik ikusiz gero, hortzak zuriegiak dituela uste dut. Hortzen kolorea adinaren, elikaduraren, bizioen eta abarren araberakoa da. 65 urterekin ezin dira hortz zuri-zuriak izan, urteekin tindatu egiten direlako", azaldu du dentistak.

Irribarre perfektua izateko, Del Valle doktorearen ustez, "ez dira oiak gehiegi ikusi behar".

Horrez gain, Radio Euskadiko Boulevard saioan dentistak adierazi duenez, zinemako izarrek "hortzerien goialdea behealdea baino gehiago zaintzen dute". Horren adibide omen dira Eva Longoria, George Clooney eta Brad Pitt, besteak beste, eta beheko hortzak pilatu egiten zaizkiela esan du.

Txutxu-mutxuak ere kontatu ditu medikuak. Madonnak ebakortzen artean duen tartea ariketa fisiko asko egitearen ondorioa dela esan du Del Vallek. "Bigorexikoek tarte hori izaten dute normalean", azaldu du.

Hala ere, artista guztiek ez dituzte emaitza onak lortzen, eta hori da, hain zuzen ere, Tom Cruise aktoreari gertatu zitzaiona: "Cruiseri hortz bat falta zitzaion eta dentistak ez zuen lan ona egin. Hortzak mugitu zizkion arren, hortzeriaren linea desbideratua gelditu zitzaion".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea