Bitxikeriak -
Manhattan
Madonnaren etxe aurrean graffitiak egiteagatik atxilotu dute
Robert Linhart suhiltzaile ohia da atxilotua. Grafitiak egitea leporatu dio epaileak, baita izotza txikitzeko puntzoia gainean eramatea. Madonna aurrez aurre izan arte bere horretan jarraituko du.
Erredakzioa
Gizonezko bat atxilotu dute gaur Manhattanen, Madonnaren New Yorkeko etxe aurrean graffitiak egiteagatik, abeslariari zita bat eskatuz.
Robert Linhart 59 urteko suhiltzaile ohia da atxilotua. Grafitiak egitea leporatu dio epaileak, baita izotza txikitzeko puntzoia gainean eramatea. Madonna aurrez aurre izan arte bere horretan jarraituko duela esan dio gizonak poliziei. "Berriro joango naiz, eta berriro egingo dut", gaineratu du. Manhattango Auzitegiak "arrisku publikoa" dela uste du, eta horregatik 20.000 dolarreko fidantza ezarri du atxilotuarentzat (15.000 bat euro), Fiskaltzak eskatutako kopuruaren bikoitza.
Orain 12 urte suhiltzaile izateari utzi zion. Bere abokatuak esan duenez, "Madonna gurtzea ez da delitua; izatekotan, auzitegiak goraino egongo lirateke".