Bitxikeriak -
Ohiartzun handiko errakuntza
Rachida Dati ministro ohiak 'inflazio' eta 'felazio' nahasi ditu
Frantziako Justizia ministro ohiak umorez hartu du nahasketa, baina Canal+eko programa batean esandakoen artean errakuntza bakarrik azpimarratu dutela ikusita, damututa dago.
Erredakzioa
Frantziako Justizia ministro ohiak, Rachida Datik, zuzeneko programa batean izan zuen errakuntza umorez hartu du. "Inflazio" eta "felazio" nahasi zituen.
"Horrek jendeari barrea eragiten badio... (gaitzerdi)", esan du RTL irratian ministro ohi eta gaur egun Nicolas Sarkozyren alderdiko eurodiputatu denak, Canal+eko programa batean izandako nahasketaz galdetu diotenean. Interneten ere oihartzun handia izan du errakuntza horrek.
"Nazioarteko inbertsio fondo batzuek % 20 edo 25eko errentagarritasun tasak eskatzen dituztela ikusten dudanean, eta ia felaziorik gabe...", adierazi zuen Datik igandero izaten den programa batean.
"Gauza bakarra gertatu zen: azkarregi hitz egin nuen", azaldu du, bere burua defendatu nahian edo, ministro ohiak. Umorez hartu zuen errakuntza, baina telebistako programa batean esandakoen artean nahasketa bakarrik azpimarratu dutela ikusita, damututa dago.