Bitxikeriak -

Eta bi kataluniar

Kalean kaka egiteagatik zigortu dute nafar bat, Zelanda Berrian

Bizilagunek gizakien gorozkiak etxe aurrean ikusi ostean, Poliziak hiru turistak atxilotu zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru turista, nafar bat eta bi kataluniar, zigortu dituzte Zelanda Berriko bizitegi-gune batean kaka egiteagatik. Bertako poliziak adierazi duenez, garbiketa lanak egin behar izan dituzte. Zelanda Berriko eta Australiako hainbat egunkarik gertakariaren berri eman dute.

Bizilagunek euren etxeetatik eta turisten furgonetatik gertu gizaki gorozkiak ikusi ostean, poliziak hiru turistak atxilotu eta polizia etxera eraman zituen.

Horrez gain, Te Anau herrialde txikiko beste bizilagunen bat harrituta gelditu zen bere etxeko hesia arropa eskegitzeko lekua bilakatu zela ikusi zuenean; izan ere, atzerritarrek euren jantziak han uztea erabaki zuten.

Poliziak adierazi duenez, atxilotuek gauean iritsi zirela eta furgoneta non utzi zuten gogoratzen ez zutela adierazi dute.

Epaiaren aurrean ez jartzeko, hiru turistek komunitate-lanak egitea onartu zuten eta hiru ordu igaro zituzten Te Anauko kaleetan topatu zuten zaborra jasotzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea