Bitxikeriak -

Araua onartu dute

Italiako herri batek minigonak, eskoteak eta takoiak debekatu ditu

Castellammare di Stabia herriko Udalak jantzi egokiak janzten ez dituen emakume bati 500 eurotarainoko isuna jartzea baimentzen duen legea onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Napolesetik gertu dagoen Italiako Castellammare di Stabia herriko Udalak minigonarekin, eskote ikusgarriekin edo takoi oso altuekin kalera ateratzen diren emakumeei isuna jartzea baimentzen duen araua onartu du; izan ere, udalaren aburuz, emakumeen jantzi horiek oso probokatzaileak dira.

Neurriari buruz hitz egin dute mundu osoko komunikabideek eta protestak ere izan dira. Gainera, 41 artikulu dituen arau berri horrek kalean pilotarekin jolasean aritzea, eguzkitan jartzea edo iseka egitea ere debekatzen ditu.

Araua ez betetzeagatik 25 eurotik 500 eurotarainoko isuna jaso daiteke. Luigi Bobbio alkate kontserbatzailearen helburua herria mundu osoan turismoaren adierazle bilakatzea da, baina aurretik egokitasuna zaindu nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea