Bitxikeriak -

Sarean

Iñaki Perurena, YouTubeko azalean

Elkarrizketa batean euskal nortasunari buruz egindako adierazpenen ostean, Leitzako harrijasotzailea aste honetako Interneteko protagonista bilakatu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Perurena protagonista bilakatu da aste honetan, Interneten. Zuzeu atariak atera zuen harrijasotzaileak euskal historiari buruz hitz egiten duen bideoa. Perurenak kazetaria aho zabalik utzi zuen. YouTuben arrakasta ikaragarria izan du elkarrizketaren bideoak eta dagoeneko 77.819 bisita lortu ditu.

Kazetariak Perurenari hurrengo galdera egiten dio: "Zu euskal herritar peto-petoa sentitzen zara, ezta?". Eta harrijasotzaileak zalantzarik gabe erantzuten dio: "Ez naiz euskal herritarra sentitzen, euskal herritarra naiz".

Facebooken ere eragina izan du bideoak eta "Perurenaren errepasoa ''Bilbovision''eko txorimaloari" profilak dagoeneko 1.200 jarraitzaile baino gehiago ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea