Bitxikeriak -

Gertakaria

Beijingeko olinpiadetako panda bat hil da epilepsiak jota

2008an Beijingen ospatutako Joko Olinpikoetara joan ziren zortzi pandetako bat zen, lau urterekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lang Lang panda, 2008an Beijingeko Joko Olinpikoetan erakutsi zituzten zortzi pandetako bat,&' || 'nbsp; epilepsiak jota hil da Nankineko zooan, Txinako ekialdean.

Lau urteko plantigradoa ostegunean hil zen azaroaren 9an gaixotu ondoren, China Daily egunkari ofizialak jakitera eman duenez.

Zooko bozeramaile batek adierazi duenez, "Lang Langek atake bat izan eta epilepsia diagnostikatu zioten. Egoera egonkorrean zegoen, eta jaten eta edaten era normalean hasi zen". Hala ere, pandak abenduaren 1ean krisi bat jasan eta koman sartu zen, hilabete horretako 16. egunean hil zelarik.

"Herentziazko gaixotasuna izan daiteke Lan Lang bezalako panda gazte batek duenean", esan du Zhang Hemin Wolongeko (Sichuan) natura-erreserbako zuzendariak. Leku hori Txinako garrantzitsuenetako bat da; 150 panda basati eta beste 48 gatibu bizi dira bertan.

Lang Lang Joko Olinpikoetan Beijingera joan ziren pandetako bat izan zen, eta 2,1 milioi bisita egin zizkioten zooan eman zuen denboraldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea