Bitxikeriak -
Estatuko Trafiko Zuzendaritza
Orain dela 20 urte hildako gizon bati jarritako isuna baliogabetu dute
Palentziako herritarraren alargunak Espainiako Trafiko Zuzendaritzako Salaketa Automatizatuen Trataera Zentroak bidalitako 140 euroko isuna jaso zuen.
Erredakzioa
Orain dela 20 urte hildako gizon bati jarritako isuna baliogabetu du Espainiako Trafiko Zuzendaritzak. Otsailean, Toledoko errepide batean baimendutako abiadura gainditzea egozten zioten.
Palentziako herritarraren alargunak azaroan jaso zuen Espainiako Trafiko Zuzendaritzako Salaketa Automatizatuen Trataera Zentro inauguratu berriak bidalitako 140 euroko isuna.
Salaketaren arabera, 1990eko urtarrilean hil zen bere senarrari salaketa jarri zioten "120 kilometrora mugatutako tarte batean 154 kilometro orduko abiadura eramateagatik, A-4P errepideko 67,5 kilometroan, Toledorako noranzkoan". Otsailaren 18an 17:06ean jarri zioten isuna.
Palentziako Trafiko Zuzendaritzarekin harremanetan jarri zen familia, eta ibilgailuaren jabe zen enpresak hildako senidearen izen-abizenak eman zizkiela jakinarazi zieten.