Bitxikeriak -

Politikoen loteria

Zapaterok gutxi erosi du eta Rajoyk sari nagusia 6an amaitzea nahi du

Kongresuko aurtengo azken oso bilkurara sartu baino lehen, Zapaterok aurten loteria gutxi jokatu duela esan du. Rajoyk, berriz, hainbat dezimo erosi ditu eta sari nagusia 6an amaitzea espero du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak adierazi duenez, gaurko Gabonetako Loteria zozketan gutxi jokatuko du. Mariano Rajoy, PPko buruzagiak, berriz, hainbat dezimo erosi ditu Galizian eta Madrilen, eta sari nagusia 6an amaitzea espero du, berak hori baitauka.

Gabonetako Loteriaren zozketa hasi den ordu berean, aurtengo azken osoko bilkurari eman diote hasiera diputatuek Kongresuan. Sartu baino lehen, Zapaterok adierazi du ez dakiela zehazki aurten zenbat loteria dezimo erosi dituen, baina gutxi izan direla.

Trinidad Jimenez Kanpo Arazoetarako ministroak ere ez du asko gastatu, ministerioaren zenbakia baino ez du erosi eta. Bestalde, Rajoyk azaldu du Madrilen eta Galizian erositako hainbat dezimo dituela, eta sari potoloa 6an bukatzea nahi duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea