Bitxikeriak -

Mismas cifras

Zenbaki berberak ordena ezberdinean laugarren eta bosgarren sarietan

57.896 eta 75.869 zenbakiak, zifra berberak ordena ezberdinean dituztela, izan dira laugarren eta bosgarren sariak, hurrenez hurren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako Loteriaren zozketako laugarren sari bat eta bosgarren sari bat zenbaki berberak baina ordena ezberdinak izatea egin du zoriak. 57.896 eta 75.869 zenbakiak dira, biek zortzi erdian dutela eta hasiera eta bukaerako zifren ordena alderantziz.

57.896 zenbakia Bartzelonan, L''Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona), La Solanan (Ciudad Real), Toledon, Navalmoral de la Matan (Caceres), Granadan eta Madrilen saldu dute, eta agertu den lehendabiziko laugarren saria izan da.

75.869 zenbakia Calafellen (Tarragona), Ribadumian (Pontevedra) eta Iscarren (Valladolid) banatu dute, eta atera den lehendabiziko sari handia izan da, 09:34ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea