Bitxikeriak -

00147

Bigarren sariaren bitxikeriak

Askok errefusatzen zuten 00147 zenbakia oso txikia zelako. Alfa Romeoko langileek, berriz, aspalditik jokatzen dute, saltzen duten modeloetako bat izen hori baitu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendeak ez zuen 00147 zenbakia nahi, eta Gabonetako zozketan milioi bat euroko saria irabazi du gaur. Madrileko Gran Vian dagoen Doña Manolita saltoki ospetsuan saldu da bigarren sari hori. Concha Coronado bertako salatzaileak honakoa adierazi du: "Asko kostatu zitzaigun saltzea, jendeak ez zuen nahi, errefusatu egiten zuen, zero asko dituelako, ez zela aterako...".

Coronadok gaineratu duenez, oso urduri zegoen gizon batek deitu azaltzeko saltzaileak konbentzituta erosi zuela saritutako zenbakiaren dezimo bat, berak ez baitzuen nahi.

Zaragozako Alfa Romeo saltokiko langileek, bestalde, 00147 zenbakiko zortzi serie erosi zituzten; hortaz, zortzi milioi euro inguruko saria irabazi dute. Saltokia zabaldu zutenetik, urtero, aipatutako zenbakia erosten zuten, hain zuzen ere, saltzen duten autoetako bat Alfa Romeo 147 delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea